Ostegunerako dena prest egon dadin ehunka lagun lanean ari diren bitartean Nerea Eugi, antolakuntzako kideak, tarte bat eskaini digu. "Azken detaileak ixten eta urduritasun puntu batekin, gero eta hurbilago ikusten dugulako jaialdiari hasiera emando dion eguna".
Musika eta elkartasun jaialdiaren lehen edizioa, 1999an izan zen. Azken 26 urteetan testuinguru politiko eta soziala nabarmen aldatu da, eta honekin batera jaialdiak edizio ezberdinetan ezarritako helburuak. Aurten jaialdiak etxeratze prozesuaren duintzea aldarrikatzea du helburu. Nerea Eugiren hitzetan, "duina estaen dugunean etxebizitza, lana, osasuna eta hainbat gauza kontuan hartu behar direla uste dugu eta agurra emate honetan mezu hori zabaldu nahi dugu".
Ostegunetik aurrera Lakuntzako txoko ezberdinetan kontzertuak, haurrentzako ekintzak, hitzaldiak edota artisau azoka egongo da. Hauen artean berezia izango da, igandean, 13:00etan, burutuko duten Hatortxuko azken ekitaldi nagusia eta sarrera doakoa izango da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!