Igor Peñalver (ELA Volkswagen): "Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke"

Maialen Huarte Arano 2025ko api. 28a, 09:54

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta gaur greba eguna deitu dute lantokian: 13:15etatik 14:15etara elkarretaratzea eginen dute muntaketa lanak egiten dituzten lekuaren atarian. 

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Hiru sindikatuek uste dute lantegiak urrats hori egin behar duela lan taldearen baldintza ergonomikoak okerragotu ez daitezen: "Olagarro horrek behartuko digu lana beste modu batera egitera eta gorputzeko posturak aldatzera eta okertzera", azaldu du Igor Peñalver ELA sindikatuko Volkswageneko ordezkariak. "Tresnetatik urrunago jarri beharko dugu lan egiteko eta horrek bizkarra behartzera eramanen gaitu; hanketako mina ere areagotu dezake", gaineratu du. Badaude bestelako aukerak garraiatzaile horik kendu eta lan baldintzak hobetuko lituzkeena, baina "merkeagoaren" aldeko apustua egin duela enpresak adierazi du Peñalverrek. 

ELAk, LABek eta CGTk elkarretaratzea egin zuten lantegiaren aurrean ostegunean, eta gaurko, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunerako deitu dute greba. Ordubeteko elkarretaratzea ere eginen dute, 13:15etik 14:15era, muntaketa-atean. UGTk eta CCOOk, batzordeko gehiengoak, ez dute bat egin lanuztearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!