EUSKARALDIA

Claudia Rodriguez (Goxua'n Salsa): "Euskaraldian parte hartzeak nire buruari erronka jartzea dakar"

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 24a, 11:40

Iruñean aurkeztu du Euskaraldiak herrialdean izanen dituen hamaika enbaxadore. Tartean da Goxua'n Salsa taldeko abeslaria, Claudia Rodriguez. AhoBizi rola hartuko du berak ekinaldian eta herritarrei parte hartzeko dei egin die. 

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan. Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxua'n Salsa taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust drag queen-a), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria, Amaia Nausia Pimoulier historialaria, Cristina Oses soziologoa, Oier Zuñiga aktorea, Arnaitz Fernandez fisikari eta eguraldi aurkezlea, eta Amaia Izar enpresaria dira. Euskalerria Irratian Claudia Rodriguezi egin diote elkarrizketa (argazkian klik eginda entzun daiteke): "Nire buruarekiko erronka bat da AhoBizi rola hartzearena", adierazi du. 

Erlazionatuak

Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Maialen Huarte Arano mar 24 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!