EUSKARALDIA

Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 24a, 08:02

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria, Amaia Nausia Pimoulier historialaria, Cristina Oses soziologoa, Oier Zuñiga aktorea, Arnaitz Fernandez fisikari eta eguraldi aurkezlea, eta Amaia Izar enpresaria dira.

Euskararen aldeko ekinaldiaren Nafarroako hamaikakoa aurkeztu dute Iruñean. Ibilbide, jarduera eta izaera ezberdineko jende ezagunez osatutako taldea da, eta kultura du oinarri.

Maiatzaren 15tik 25era Belarriprest edo Ahobizi izateko gonbidapena eginen diete herritarrei. Txapa jantzi eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenean bat egiteko deia egin dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!