Informazio askorik gabe daude BSH Eskirozko lan batzordeko ordezkariak ere. Atzo izan zuten hiru aldeek lehen bilera eta ematen du industrializazio prozesu batean sakontzeko aukerak jarri zituztela mahai gainean. Diskrezioz ari dira hartu-emanak izaten eta lan batzordera ere informazio gutxi iristen ari da. Langileak erabateko normaltasunez ez bada ere lanean segitzen dute eta mobilizazioak ere iritsiko direla jakinarazi dute. "Otsailaren erdialderako ari gara manifestazioa prestatzen", adierazi du Sergio Ayucarrek BSH Eskirozko langile eta LAB sindikatuko ordezkariak. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.