Gaizka Uharte: "Sunsundegi enpresa estrategikoa izan daiteke mugikortasunaren alorrean"

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 17a, 10:59

Sunsundegiko langileek manifestazioa eginen dute igandean Altsasun euren egoera gizarteratu, eragile guztein inplikazioa eskatu eta etorkizuna baduela aldarrikatzeko. 12:00etan aterako dira suhiltzaileen egoitzaren ondotik. "Negoziazioetan dauden eragile guztiei konpromisoa eskatzen diegu", adierazi du Gaizka Uharte LAB sindikatuko Sakanako ordezkariak. 

Nafarroako industrian ez da kezka iturri bakarra BSHren etorkizuna Sunsundegirena ere kinka larrian dagoelako. Behintzat orain arte. Aste honetan jakin da egon litekeela interesa duten enpresak. Gaizka Uharte Sakanako LAB sindikatuko ordezkaria elkarrizketatu du Eukalerria Irratiak: 

Interesa erakutsi dute enpresa zenbaitek Sunsundegirekin. Zer dakizue?

Diskrezioz jokatu nahi genuen, baina zenbait komunikabidetan filtratu zen enpresa baten interesarekin. Dena dela, ez da bakarra. Oraingoz benetako oferta bat falta da Sunsundegi hartuko duena. Interesa bada, baina oraingoz ez dago proposamen zehatz bat horrekin aurera egiteko. 

Zeintzuk dira epeak?

Sunsundegi azarotik dago hartzekodunen-konkuntsoan. Administratzaile konkurtsalek planteatu digutena da otsaila bukaeran argitaratuko dutela txosten bat Sunsundegirekin zer gertatzen den argitzen. Egia da berri onak izan ditugula Lan Erregulazio Espedientea luzatu eginen delako hiru hilabetez, badirudi aukera desberdinak irekitzen ari direlako. Gure ustez epea izanen da otsilaren n1a jakin beharko genuke benetako proposamenik ba ote den enpresaren batengandik eta ea proposamenak aurre egiten dion Sunsundegiren beharrei. 

Nafarroako Gobernuak ere inplikatu beharko luke?

Guk hala ikusten dugu bai. Alde batetik, Nafarroako Gobernuak baduelako finantziazio bat eta ziurrenik horretaz ere hitz egin beharko da. Hartzekodunekin edo bamnkuiekin dituen zorren inguruan ere. Bide berriari begira zer nolako laguntza eskaini dezakeen Gobernuak jakin beharko genuke eta kontrol tresnak ere ezarri beharko dira gerta ez dadin orain arte gertatutakoa: egon den finantzazio pubklikoa kontrolatzeko, alegia. Eraldaketa bat behar du Sunsundegik, duela urte asko, egon ziren zuzendaritzek aurrera ihes egin dute. Momentu onetan nahiz arrisku handia dagoen eta galdu dezakegun daukaguna zerotik abiatzeko aukera bat izan daiteke eta enpresa errentagarri bilakatu. 

Altsasun, igandean 12:00etan manifestaziorako deia egin dute langileek. 

Une garrantzistuenean gaude eta garrantzitsua da mahai gainean jartzea Sunsundegiren egoera. Negoziaketan dauden eragile guztiei konpromisoa eskatu eta aldarrikatzeko Sunsundegin lanean segitu nahi dugula. Egun, mugikortasunak eta autogintza sektoreak daraman bidea ikusita Sunsundegi enpresa estrategikoa izan daiteke.  Inplikazioa behar dugu. Azken txanpa honetan azken kartutxoak erre eta ea guztiok batera zerbait lortzen dugun. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!