Bigarren greba eguna izan zuten atzo hezkuntza publikoko irakasleek. Sindikatu guztiek deitutako mobilizazioetan milaka irakaslek hartu zuten parte. Goiz eta arratsaldez lepo bete zituzten protestak. "Kontent gaude aurreko greba eguina baino arrakastatsuagoa izan delako oraingo hau", adierazi du Steilas sindikatuko Ane Apezetxeak. Bihar batzartuko dira sindikatu guztietako eledunak batzarrean atzoko egunaren balorazioa egin eta aurrera begira zer eginen duten zehazteko. Hezkuntza Departamentuarekin oraindik ez dute hitzordurik, baina eskatua diote Carlos Gimenori batzarra: "Espero dugu fundamentuzko proposamenak ekartze hurrengo bilerara", esan du Apezetxeak.
Greba egunetik harago "kezkatuta" daude hezkuntza publikoko sindikatuak atzo Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk adostutako aurrekontuen akordioarekin: "Ez gaituzte kontuan hartu", salatu dute. Oraindik ere euren eskaerak kontuan hartuko dituzten zuzenketekin esperantza ez dute galdu. Ane Apezetxeari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.