"Itota" daudela salatzen ari dira irakasleak ikasturteko bigarren greba egunean

Haritz Pascual Garjon. Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 29a, 11:55

Maila eta etapa guztietan ratioak jaistea ezinbestekoa dela aldarrikatzen ari dira irakasleak gaurko greban. "Zenbat eta ikasle gehiago izan gela bakoitzean orduan eta okerragoa da arreta", adierazi dute. Bigarren Hezkuntzan ere beharrak dituztela eta ez ditzatela ahaztu eskatu diete irakasleek Hezkuntza kontseilariari. 

"Ez gara denera iristen, eskoletatik haratago egiten dugun lanarekin ez da inor akordatzen, aniztasuna oso polita da baina erantzunik ezin zaio eman ikasle kopuru handiegiak gelan badin baditugu, formazio ordu gutxiago beharko lirateke izan nahitaezkoak...", aldarrikapen horiek egiten ari dira irakasleak ikasturteko bigarren greba egunean. Bideoan entzun eta ikusi daiteke gaur goizeko protestan esan dituztenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!