Garat Gaztelu (AEK): "Garrantzitsua da Osasunak euskarari ematen dion ikusgarritasuna"

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 18a, 09:14

Euskararekin hartu-eman zuzena izaten segitu nahi du Osasunak; Hitzarmena berritu du AEKrekin. 2027ra arte izanen da indarrean.

Osasunak eta bere Fundazioak AEKren aholkularitza jasotzen jarraituko dute 2027ra arte. 2018an hasitako elkarlanari jarraipena eman diote gaur sinatutako hitzarmenaren luzapenaren bitartez. Azkeneko sei urteetan egindako lanarekin pozik agertu dira bi aldeak, baina hitzarmen berriak erakusten du oraindik ere lan handia dagoela kirol elkartean euskararen presentzia areagotzeko. "Hizkuntza paisaian aldaketak egin ditugu urteotan eta Osasuna osatzen duten langileekin euskara ikastaroak antolatu ditugu", azaldu du Garat Gaztelu AEKko kideak. Gaztelurekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!