Sustrai Erakuntza fundazioak salatu du makroetxaldea "ezkutuan" handitzeko saiakera bat dela, oztopo legalak tarteko. Izan ere, "lotura produktiboa badago" etxalde zahar eta eraiki nahiko luketen berriaren artean eta "gune produktibo bakarra litzateke" Sustrai Erakuntzako Mikel Saralegiren esanetan. "Ingurumenean sortuko lituzkeen kalteak zein liratekeen argitu gabe ezin da halako proiektua baimendu", nabarmendu du. Egitasmoaren txostena argitaratuta dago, eta hala egonen da urriaren 14ra arte. Tarte horretan, alegazioak aurkezteko aukera izanen da eta Sustrai Erakuntzak berea aurkeztuko duela iragarri du. "Jendeari dei egiten diegu gurekin bat egitera eta euren kontrako jarrera erakustera", esan du. Mikel Saralegiri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.