Zetak taldearen kontzertua bihar izanen da Unanun 22:00etan. "Esker onez eskainiko digu kontzertua eta oso ilusionatuta gaude", esan du Aratz Mariñelarena unanuarrak. "Egun osorako egitaraua prestatu dugu. Herriak ez du tabernarik, 50 biztanle gara, baina bihar lau izanen dira eta ospakizun ederra ondu dugu", azaldu du. Aratz Mariñelarenak kontatutakoa entzun daiteke argazkian klik eginda.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!