Zetak taldeak Nafarroa Arenan Mitoaroa ikuskizuna eskainiko du urtarrilean. Horren aurretik, sorpresa eman nahi izan die Pello Reparaz taldekiak Unanuko bizilagunei; azken lanean taldeak herri horretako inauterietako pertsonaien janzkera erabili du eta "esker onez" emanaldi bat Unanun egitea proposatu die. Herritarrak oso inplikatuta izan dira biharko eguna prestatzen: egitarau oparoa dute eta 22:00etan Zetak taldeak 1.000 lagun batuko ditu 50 biztanleko herrian.