Euskal musikariak Nafarroako ikastetxeetara eramaten dituen programa bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak, erabakiaren zergatiaren inguruko inolako azalpenik eman gabe.
Hori salatzeko, bihar, hilak 30, 11:30ean, elkarretaratzea eginen dute Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aitzinean, Santo Domingo karrikan.
Musikariak Ikastetxeetan programan parte hartu duten hainbat musikari han izanen dira. Hitzez zein kantuz esku hartuko dute protestan.
Musikariak Ikastetxeetan egitasmoa 2018an jarri zuten martxan, euskal kulturaren transmisioa xede. Horren eskutik, hainbat artista izan dira Nafarroako A eta D ereduetako ikastetxeetan, sormenaz mintzatzen eta musika zuzenean jotzen. Programak irakasleen zein ikasleen oso balorazio onak jaso izan ditu.