Gaur bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuan Mañeru eremu mistoan sartzeko Euskararen Legea erreformatzeko Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrakegindako proposamena. Baina ez da aurrera aterako. Aldaketari uko egin diote PSNk eta Navarra Sumak, eta kontra bozkatuko dutela iragarri zuten astelehenean.
Gertatuko dena salatzeko elkarretaratzera deitu ditu herritarrak Euskararen Defentsarako Sareak. 12:00etan izanen da protesta, ganberaren atarian, Mañeruren alde. Stop euskarafobia lelopean. Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du deialdirarekin.
Mañeruko herritarren eskubideen alde Euskararen Defentsarako Sareak antolatu duen elkarretaratzera joateko deia egiten du Kontseiluak.
— Euskalgintzaren Kontseilua (@kontseilua) February 1, 2023
👉 Ostegun honetan, otsailak 2, 12:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Zonifikazioa bukatu, euskara #ofiziala Nafarroa osoan! https://t.co/YYF7kw01B2 pic.twitter.com/i8MQJYzeTP
Apirilean aho batez onartu zuen Mañeruko Udalak eremu aldaketa eskatzea, eta PSNrekin izandako negoziazioan aurrerapausorik ez zutela lortzen eta, abenduan adostu zuten talde proposatzaileek osoko bilkurara eramatea gaia. Nafarroako Gobernuak oniritzia eman dio alderdiek aurkeztutako lege erreforma proposamenari.