PSNk eta Navarra Sumak eremu ez euskaldunean mantenduko dute Mañeru

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 30a, 11:31

Mañeru eremu mistora pasatzeko oztoporik ez jartzeko eskatu diote gobernukideek PSNri.

Nafarroako Gobernuak oniritzia eman dio Mañeru eremu mistora pasatzeko lege proposamenari. Aho batez egin zuen eskaera Mañeruko Udalak. Baina Nafarroako Parlamentuan horma bat topatuko du eremu mistoaren zabalpenak. PSNk eta Navarra Sumak kontra bozkatuko dute. “Ez da unea”, esan dute Ramon Alzorrizek eta Carlos Perez Nievasek. 

Hauteskundek gertu daudela jarri du aitzakia parlamentari sozialistak: “Aurki gehiengoak aldatuko dira”. Hala ere, hurrengo legegintzaldian osatzen den udalak berriro eskatuko balu zer eginen luketen galdetuta ezezkoan mantendu da. “Ikusi beharko dugu zeinek eskatzen duen”.

Navarra Sumak bat egin du sozialisten iritziarekin. “Eskaera egin duten udalbatzako asko seguru aski ez dira euskaraz mintzatzen ere”, argudiatu du Carlos Perez Nievas parlamentariak. Udalbatzaren aho bateko eskaera ez da adostasun nahikoa Ciudadanosekoarentzat Euskararen legea aldatzeko. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!