Zonalde ez euskalduna utzi eta eremu mistora pasa nahi dute Mañeruarrek. "2017an zonaldeko herri gehienek egin zuten salto eta Mañeru atzean geratu zen" azaldu du Euskalerria Irratian Jabi Arakamak, "Argudioak soberan dituzte aldaketarako, jada 1587an artzapezpikuaren dokumentuetan azaltzen da herri guztiz euskalduna zela garai horietan edo egungo eskola matrikulak, non haurren %75a D ereduan matrikulatura dagoen Garesen eta beste %25a A ereduan, beraz ez dago euskarazko ereduetan ikasten ez duen haurrik herrian". Herritaren bi herenek babesten dute Euskararen Legearen aldaketa.
Pairilean horrela onartu zuen aho batez Mañeruko udalbatzak eta ordutik zai dira Nafarroako Parlamentuan eztabaida noiz irekiko. "Hilabete hauetan Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerratik saiatu gara PSNren sinadura lortzen" esan du Arakamak, "Ez dugu lortu eta azkenean aurrera egitea erabaki dugu beren babesik gabe". Hala ere legearen aldaketak 50 parlamentarietatik 26ren babesa beharko du beraz sozialisten babesa beharrezkoa izanen da. "Ez dute kontra egiteko arrazoirik mahai gainean jarri, baina hauteksudne urtean egonda nork daki" iruzkindu du Geroa Baiko parlamentariak, "Errealitate soziolinguistikoari heltzen diote beti euskarari buruz aritzerakoan eta Mañerun ez dago aldaketari kontra egiterik".