Maiorga Ramirez Nafarroako parlamentariaren hautagaitza bertan behera geratu zeneko primarioak errepikatu behar dituztela agindu du Gasteizko epaitegiak. EAk primarioen erregelamendu berri bat egin behar duela ebatzi du, Maiorga Ramirezen eskubideak urratu direlako. Hala ere, sentsazio gazi-gozoa du kritikoak: “Tristezia sentitzen badugu ere, argia ikusten ari gara, epaitegietatik etortzen da delako, barne egituretatik etorri beharko litzatekena”.
2019tik dator afera. 400 berme aurkeztu zituen Ramirezek, baina Ipar Euskal Herrian ez zituela abal aski eskuratu argudiatu zuen zuzendaritzak haren hautagaitza bertan behera uzteko. Orain "errebeldia" leporatu die justiziak zuzendaritzari, eta primarioak antolatzen ez badira, zigorrak ezarriko dituela ohartarazi die. Eba Blancoren zuzendaritzak, ordea, otsaileko Kongresuan hartutako erabakiak errespetatuko dituela dio. Primarioak ezabatu zituzten, besteak beste. Hala, haren ustez, afliazioari “kendu nahi diote eta kendu diote erabakitze-eskubidea, bai idazkari nagusia hautatzeko, baita Nafarroako koordinatzailea erabakitzeko ere”.
Justizian du itxaropena EH Bilduko Nafarroako parlamentariak: “Zuzendaritzak esaten duena esaten duela, azkenean hautestontziak jarri beharko dituzte”. Afiliatu bat, boto bat, da harentzat irtenbidea.