Iker Ruiz de Egino (EA): “Legea beteko dugu, alderdiaren erabakiak errespetatuz”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 6a, 10:52

Justiziak 2019ko primarioak errepikatzeko agindu dio EAko zuzendaritzari. Maiorga Ramirez Nafarroako parlamentariaren hautagaitza bertan behera utzi zuen zuzendaritzak idazkari nagusia hautatzeko prozesu hartan, eta Eba Blancok du ordutik kargua. Iker Ruiz de Egino Eusko Alkartasunako bozeramaile eta Zuzendaritza Nazionaleko kidearekin mintzatu da Euskalerria Irratia.

400 berme aurkeztuagatik, Ipar Euskal Herrian ez zituela abal aski eskuratu argudiatu zuen batzordeak Maiorga Ramirezen hautagaitza bertan behera uzteko. EAk primarioen erregelamendu berri bat egin behar duela ebatzi du Gasteizko auzitegiak aurreko prozesuko akatsak zuzentzeko, Ramirezen eskubideak urratu direlako. Martxoaren 4an ezagutarazi zuen sektore kritikoak autoa, eta hamabost egun izan ditu betetzeko zuzendaritzak.

Gasteizko epaitegiak “errebeldia” leporatu dizue eta primarioak antolatzen ez badira, zigorrak ezarriko dituela ohartarazi du. Zer eginen duzue?

Atzo bertan ezohiko Kontseilu Nagusiak deitu genuen aztertzeko jasotako autoa, nondik norakoak eta egin beharrekoak, beti alderdiaren izena, marka eta historia babesteko. Gero legea bete behar da, azkenean, auto hori alderdia egoera oso-oso berezian uzten du.

Beraz, primarioak errepikatuko dituzue?

Egia esan ezin dut bermatu egingo diren ala ez diren egingo. Lehenengo gauza egin behar duguna da aztertu ondo autua. Legea bete, noski. Baina horren gainetik dagoen guztia da alderdiaren aukera bere burua antolatzeko. Errespetatu behar ditugu alderdian hartutako erabakiak.

Azken kongresuan hartutako erabakien legezkotasuna babestu dituzue. Maiorga Ramirezek dio berriz, oinarrizko eskubidea urratu egin zaiola azken urte hauetan.

Hori ez da egia. Ramirezek aukera izan zuen azkenengo Kongresuan bere burua aurkeztuko nahi zuen kargura, eta ez zuen egion. Esan duena, ez da guztiz egia. Autoan irakurri duguna primarioen ingurukoa da eta Kongresuan hartutako erabakia guztiak eta ez ditu inondik inora zalantzan ipintzen. Beraz, guretzako otsaileko kongresutik ateratako karguak eta adostasunak bizirik daude.

Parte hartzeko aukera izan zuen, bai; baina jakina zen ordurako Kongresuaren biharamunean lau urterako etengo zitzaiela afiliazioa. Eta hala izan da.

Hala izan da. Ramirezek bere garaian egindako maltzurkeria guztiak agerian gelditu dira. Berak ez ditu inoiz ukatu. Alderdiak araudia jarraituz egin zuen aurrea, eta hortik ateratako ondorioak horiek dira. Egindakoak gaizki zeuden, irregulartasunak izan ziren arautegiaren kontra, eta horregatik zigorra ezartzea erabaki zen.

Argazkia: EA

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!