Geroa Baik, EH BIlduk, Ahal Duguk eta Izkerda Ezkerrak aurkeztu dute adierazpen instituzionala, eta aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzordeak. Antsoaingo udalbatzak onartutako adierazpena sinatu dute ordezkari politikoek. Urtarrilaren 17an Antsoainen gertatutako eraso fisiko eta sexuala gaitzetsi dute parlamentariek, eta berdintasun politikak indartzeko kompromisoa hartu dute. Herritarrei erasoen aurrean erantzuteko eskatu diete onartutako testuaren bitartez.
Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko Epaitegiko titularrak behin-behinean espetxeratu zuen ustezko erasotzailea asteazkenean, bere bikotekideari fisikoki eta sexualki erasotzeagatik. Astelehenean atxilotu zuten erasotzailea eta fidantzarik gabe eta komunikatuta espetxeratu dute. Antsoaingo bizilaguna da.