Berako plaza zaharreko 24 etxebizitza hustu behar izan dituzte eta bizilagunek etxetik at pasa behar izan dute gaua. Zer gertatu da?
Etxebizitza horien azpitik erreka txiki bat pasatzen da. Betidanik pasa izan da, eta, itxura denez, erreka horrek beste bide bat hartu du. Atera zen espero ez genuen toki batetik, zulo handi bat dago, leherketa moduko bat gertatu da. Gauza harrigarria bai gertatu da, eta etxeak daude gainean. Hustu behar izan genuen dena seguritatearengatik, badaezpada.
Nola erantzun zenioten egoerari?
Arazo gehiago izan ditugu. Ur hornidurarekin, esaterako; eta dena batera gertatu da. Udaletxeko langileak joan ziren ikustera urarekin zer gertatzen zen, eta orduan gertatu zen dena, han zirela. Beldurtu egin ziren. Gero larrialdi plana jarri genuen martxan. Etorri ziren iruñeatik Babes zibiletik ikustera nola zeuden gauzak.
Eraikinaren zimenduak kaltetu ote diren oraindik ez dakizue, ezta?
Oraindik ez dakigu. Gaur geologo bat heldu zaigu iruñeatik ere, nafar gobernutik. Guk perito independiente bat eskatuko dugu, eta etxebizitzetan segurua badute ere peritoa bidali ahalko dute. Eta dena ongi dagoenean bueltatuko dira. Pentsatzen nuen gaur bueltatu ahal izango zirela, baina ikusten dut egoera egunetarako luzatuko dela.
Argazkia: Erran.eus