Fito Jimenez (Cintruenigo, 195) beti egon zen inplikatuta gizarte, giza eta ingurumen arloko hainbat kausatan, eta Nafarroako ibaien ekosistemaren defendatzaile handienetako bat izan zen. Uraren kultura berri baten defentsan nabarmendu zen: Itoitz eta Esa urtegien gisako obra hidrauliko handien eraikuntzaren aurka aritu zen, eta era berean, Ura, Urbizi eta Arga Bizirik taldeen bultzatzaile eta partaide izan zen. Mugimendu ekologistako aktibista izan zen, kaleko lana eta unibertsitarioa uztartuz.
Harekin lan espazioak partekatu zituen Belen Ausejok gogoratu dutenez, konpromisoan mugarik ez zuen pertsona bat zen, dena eman zuena bizitzea egokitu zitzaion une eta espazio bakoitzean; esperientzia eta ezagutza handikoa; "entziklopedia baten modukoa".
Orain, hark utzitako lekukoa hartzea izango da mugimendu ekologistaren eta uraren aldeko kolektiboen helburua; hark bultzatu zituen borrokak bizirik mantentzea. "Baina ez da lan erraza izango".