Fito Jimenez ingurumen ekintzailea zendu da asteburuan

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 23a, 10:34

Fito Jimenez. Argazkia: Dani Blanco (Argia)

Fito Jimenez ingurumen gaietako aditu eta ekintzaile garrantzitsua izan zen. Arbaiungo arroilan zendu zen larunbatean, bihotzekoak jota. 

Fito Jimenez Cintruenigon jaio zen 1950ean, eta beti egon zen inplikatuta gizarte, giza eta ingurumen arloko hainbat kausatan, eta Nafarroako ibaien ekosistemaren defendatzaile handienetako bat izan zen. Preseski, hainbeste defendatu zuen ur bizi eta asketik gertu hil zen, Arbaiungo arroilan, bihotzekoak jota.

Uraren kultura berri baten defentsan nabarmendu zen: Itoitz eta Esa urtegien gisako obra hidrauliko handien eraikuntzaren aurka aritu zen, eta era berean, Ura, Urbizi eta Arga Bizirik taldeen bultzatzaile eta partaide izan zen. Mugimendu ekologistako aktibista izan zen, kaleko lana eta unibertsitarioa uztartuz.

Bere ibilbide luze eta curriculum zabalean, Latinoamerikan garapenerako lankidetzan eta laguntza humanitarioan egindako hamar urte baino gehiagoko lana nabarmentzen da, bai eta geroago ingurumen heziketarekin eta ingurumenaren aldeko proiektuekin izandako inplikazioa ere.

Hark utzitako hutsunea betetzea ez da lan erraza izango, baina hori izango da Nafarroako mugimendu ekologistaren helburua. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!