Soldatapeko langile gisa onartuak izatea eskatu dute Glovoko 200 banatzailek baino gehiagok

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 21a, 12:33

Glovoren aurka Gizarte Segurantzaren auzia epaituko du aurki Iruñeko Epaitegiak. Nafarroan 208 banatzailek gutxienez, gaur egun banatzaile gisa dihardutenek edo iraganean lan hori egin zutenek, eskatuko dute enpresak soldatapeko izaera aitor diezaiela. LAB, ELA eta UGT sindikatuek iragarri dute epaiketan parte hartuko dutela banatzaileen izenean eta CCOO aukera aztertzen ari da.

Iruñeko Lan Arloko Epaitegia kaltetutako langileekin harremanetan jartzen ari da, langile bakoitzak defentsa indibiduala edo taldekakoa izango duen jakiteko. Sindikatuak langileak baten saiatzen ari dira defentsa hori errazteko. Enpresa eta langileen arteko lan harremana ezarrirko du epaiketa kolektiboak.

Auzitegi Gorenak langile horien eta Glovoren arteko harremana lan-arlokoa dela ezarri ondoren iritsi da epaiketa, epaiak azpimarratzen du Glovo ez dela bitartekari hutsa, baizik eta enpresa bat eta horregatik jotzen ditu rider autonomo faltsuak gisa.

LABek egin zuen 2019an autonomo faltsuen alde Nafarroan egindako lehen salaketa, eta epaiketan "gutxienez" 13 langile ordezkatuko ditu. ELA sindikatuak ere bere afiliatuen ordezkari gisa aurkeztuko da epaiketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!