Berta Garcia (LAB): "Epaiketa urrats garrantzitsua izango da, baina ez azkena"

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 21a, 12:35

Glovoko 13 langile ordezkatuko ditu, "gutxienez", LAB sindikatuak enpresaren aurkako Gizarte Segurantzaren auzian. Kaltetu gehiagorekin harremanetan daude.

LABek egin zuen 2019an autonomo faltsuen alde Nafarroan egindako lehen salaketa. Sail sindikala du LABek. Enpresa eta langileen lan-harremana zehazteko urrats garrantzitsua izanen da epaiketa sindikatuaren iritziz. Baina langileen lan baldintzak duintzeko urrats gehiago egin beharko dituztela ohartarazi du LAB sindikatuko Berta Garcia ordezkariak. 

"Uberizazioaren iruzurra" zabalagoa dela kritikatu du LABek; horregatik, Nafarroako gobernuari eta estatuko gobernuari eskatu diete lan-araubide orokorra aplika diezaietela mota honetako enpresa eta langileei,eta lan ikuskaritzak indartu ditzatela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!