Olaia Alonso (ELA): "Abusuzko enpresa harremanen biktima dira 'rider'-ak"

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 21a, 13:00

ELA bere afiliatuen ordezkari gisa aurkeztuko da epaiketa honetan, soldatapekoen lan-harremana aitor dakien. Arratsaldean batzarra eginen dute Iruñean, langileei egoera azaldu eta alternatibak lantzeko.

Glovoko langileak langileak "abusuzko enpresa-posizio baten biktima" direla salatu du ELA sindikatuak: "Banatzaileak autonomo faltsu gisa kontratatzean plataforma digitalek egiten duten iruzur masiboak lan-eskubide oinarrizkoenen aurka egiten du eta prekarietatea areagotzen du".

ELAk exijitu du, lan-harremana aitortzen denean, langileek bidegabeki ordaindutako kuotak itzultzea, autonomo izatera behartu baitituzte. Era berean, enpresak ordaindu beharko lukeen gutxieneko soldata bermatua aitortu beharko zaiela ohartarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!