Iazko urrian, UGT sindikatuaren helegiteari men eginez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen 2017ko euskararen dekretuaren alor garrantzitsu zenbait: baliogabe utzi zituen euskara meritutzat hartzea ezein posturako eremu misto eta ez euskaldunean. Eta atzera bota zuen, halaber, euskararen erabilera derrigorrezkoa izatea errotulazioan, errepide seinaleetan edota publizitatean.
Nafarroako Gobernuak ez zuen erabakiaren aurkako helegiterik jarri, Remirezek azaldu duenez, Auzitegi Gorenean aurrera ateratzeko aukerarik ez zegoelako. Foru dekretu berria eginen zuela hitz eman zuen. Lantaldea sortu, eta iazko azaroaren amaierarako eduki nahi zuten araua prest.
Urtebete geroago, baina, ez dago euskararen dekretu berrik. Alarma egoerari eta pandemiari egotzi dio atzerapena Javier Remirez presidenteordeak eta laster proposamen bat aurkeztuko dutela adierazi du. Dekretuaren aurkako epaiaz geroztik, 742 oposizio-plaza atera dira eta horietan ez da euskara meritu gisa baloratu.