UGT sindikatuaren helegiteari men egin dio epaitegiak eta 2017ko euskararen dekretuaren alor garrantzitsuenak bertan behera utzi ditu. Administraziorako lan deialdietan, euskara ezagutzea ezingo da meritu bezala baloratu, Euskararen Legearen araberako eremu misto eta eremu ez euskaldunean. Epaitegiak baliogabetu du halaber dokumentu, inprimaki, komunikazio, iragarki, errotulazio, publikazio, ibilgailu eta errepideetako seinaleetan, elebitasuna ezartzen zuen araua.
Euskararen ezagutza derrigorrezkoa ez den lanpostu publikoetarako deialdietan euskararen ezagutza balortazea diskriminazioa dela esaten du auzitegiak gaur goizean publiko egin den sententzian. %7ko puntuazioa ezartzen zuen dekretua eta epaitegiak neurrizkanpokoa dela adierazi du, diskriminatzailea dela gaineratuz.
Inprimaki, publikazio, iragarki, dokumentazio, errepideetako ikur edo ta ibilgailuetan euskararen presentziaren inguruan, euskararen dekretuak ezartzen zuen elebitasuna bertan behera geratu da ere, zonalde mixtoa eta zonalde ez euskaldunari dagokionez. Administrazioa, zentrala eta lurralde osorako bada ere, Euskararen Legeak ezartzen duen erabilera eta eskubideen gainetik ez baiteke aritu, dio epaitegiaren erabakiak.
Nafarroako Epaitegi Gorenak, besteak beste, zonalde mistoan eta ez euskaldunean errepideko seinaleetan euskararen dekretuak ezartzen zuen elebitasunaren aurka ebatzi du. Hemendik aurrera, Mendigorría, Huarte, Ochovi, Cemborain, Anocibar, Aguinaga eta horrelako seinaleko zerrenda luze bat ikusiko ditugu Nafarroa osoan zehar gaztelania batua peto-petoan. Ez Nafarroako Epaitegi Gorenak, ez inork, ezin izango dute, inoiz, izen hoien guztien atzean dagoen hizkuntza, herria eta kultura ezabatuko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!
Nafarroako Epaitegi Gorenak, besteak beste, zonalde mistoan eta ez euskaldunean errepideko seinaleetan euskararen dekretuak ezartzen zuen elebitasunaren aurka ebatzi du.
Hemendik aurrera, Mendigorría, Huarte, Ochovi, Cemborain, Anocibar, Aguinaga eta horrelako seinaleko zerrenda luze bat ikusiko ditugu Nafarroa osoan zehar gaztelania batua peto-petoan.
Ez Nafarroako Epaitegi Gorenak, ez inork, ezin izango dute, inoiz, izen hoien guztien atzean dagoen hizkuntza, herria eta kultura ezabatuko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!