Eskuin muturreko taldeen eta poliziaren indarkeria ikertzeko diru laguntza baliogabetu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 2a, 13:47

Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko diru laguntza onartu zuen. Diru laguntza  indargabetutako polizia indarkeriaren legearekin bateraezina dela dio auzitegiak.

2017an onartu zuen Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeen eta poliziaren indarkeria ikertzeko 30.000 euroko diru laguntza. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, diru laguntza ez da bateragarria Nafarroako polizia indarkeria legearen indargabetzearekin. Baliogabetu egin du diru laguntza.

Espainiako estatu abokatuak eskatu zuen diru laguntza baliogabetzea. Eskariaren kontra agertu ziren Nafarroako Gobernua eta EHU. EHUk eskuratu zuen ikerketarako laguntza. Auzitegiaren aburuz, diruz lagundutako ikerketaren helburua bat dator polizia indarkeriaren legeak aurreikusten zuen azterketa batzordeak izango lukeen xedearekin. Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen batzorde horren jarduna Auzitegi Konsituzionalak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!