Lanean ari ziren emakume gehienek, %83, 18.400 euroko soldata izan zuten edo hori baino txikiagoa. Hartara, ez zuten atxikitzerik pairatu eta hortaz, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga ez lukete itzulita sumatuko. Gizarte Segurantza Institutuaren datuen arabera 2014 eta 2017 urteen artean 17.737 gurasok jaso zituzten amatasun sariak eta horien artetik 3.200 inguruk jasoko lukete itzulera. Ogasuneko Teknikariek nabarmendu dute soldata txikiak zituztelako emakume langile gehienek ez luketela itzulerarik izanen. Hala, soldatarik handienak izan dituzten amek pairatuko lukete itzulera.