Amatasun sarien atxikipena itzultzeko eskatzen ari direnak bihar bilduko dira Barkosekin

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 22a, 12:52

26.000 sinadura erregistratu dituzte gaur.

Bilera eskatu eta hitzordua adostu dute Uxue Barkos lehendakariak eta atxikipena itzultzeko eskatzen ari den ama taldeak. Bihar batzartuko dira. 

26.000 sinadura erregistratu dituzte  parlamentuan, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren kenkaria itzul diezaioten. 2012an UPN-PSN eta PPk lege baten bidez kenkari horiek ezabatu egin zituzten eta ordutik, kenkari horiek ez dituzte izan ama izan direnek. Kexu dira, eta aldi berean kontent ere gobernuak erdietsiko duelako heldu den urtetik aurrera lege berri batek kenkari horiek modu progresiboan ziurtatuko dielako kenkaria. Hala ere, 2012tik 2018ra ama izan direnak dagokiena eskatzen ari dira. Bihar batzartuko dira Uxue Barkos Lehendakariarekin. Larunbatean eguerdian manifestazioa eginen dute eskaera horiek guztiak egiteko. Hori bai, bihar Barkosekin duten hitzorduan akordioa erdietsiko balute, ez litzateke halakorik eginen.

Mahai eta eledunen batzarrean ere gaiaz hitz egin dute. Izan ere, heldu den osoko bilkuran onartuko dute lege berri bat, besteak beste kenkari horiek modu progresiboagoan ezartzea ahalbidetuko duena. "Hobea izanen da 2012an zegoena baino, ekonomikoki gutxien irabazten dutenek kenkari gehiago izanen dutelako", argitu du Carlos Cousok Podemoseko ordezkariak. 

UPN-PSN eta PPk jarrera itxia izaten segitzen dute. Diote, gobernuaren ardura dela kenkariak itzultzearena eta argudiorik gabe ari direla jokatzen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!