Nafarroan egoera konplexuagoa da. "Eskuak loturik" dituztela esan zien Lehendakariak amei. Izan ere, 2012tik dago indarrean amatasun laguntzei errenta zerga atxikitzea. UPNk, PPk eta PSNk onartu zuten, eta alderdi horiek ari dira orain eskatzen Barkosen gobernuari atxikipenak itzultzeko. Nafarroako presidenteak aurrez aurre azaldu zien, atzo, amatasun atxikipenak itzultzea eskatzen ari diren gurasoei legeak ez duela uzten halakorik egitea.: "Eskuak loturik dauzkat", esan zien. Carmen Azpillaga gurasoen bozeramaleak adierazi zuen bileraren ondtotik, esan ziela, EAEn bazegoela egiterik, baina Nafarroan eskuak loturik dauzkatela. Gaineratu dute ama horiek lege kontuetan ez direla sartuko» baina euren aholkulariek beste iritzi bat dutela. Dena den, Azpillagak esan du "pozik" daudela Barkosek ongi hartu dituelako, "egoera zein den azaltzeko".