Herritarrek autobusak doan izan ditzaten udalei eskatzen ari zaizkie ordain ditzatela zerbitzu horiek. UPN eta PP ari dira mobilizatzen bereziki baina PSNk ere babestu du ekainaren 2ko manifestazioa. "Euskararen inposizioa" salatzera aterako dira kalera, "Gobernua egiten ari den hizkuntz politika bidegabea" kritikatzera. "Ez dugu deus euskararen kontra baina...", hitz horiekin ematen diote hasiera manifestuari. Jendearen parte hartzea ziurtatzeko beste modu bat ari dira lantzen eta oraingoan mozioak dira aurkeztu dituztenak autobusak doan eskaintzeko Iruñera manifestatzera joan nahi dutenentzat.
Ez da lehen aldia UPNk autobus zerbiztua doanekoa eskaintzen duena mobilizazio batera jendea erakartzeko modu gisara: 2007an UPN eta CDNren Gobernu garaietan Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurkako manifestazioa antolatu zuten eta orduan ere doan eskaintzen zuten autobus zerbitzua. Horrez gain 247.000 euro gastatu zituen bestelako hauetan: 98.468 euro megafonia eta telebistan; 55.038 euro bandera eta pegatinetan; 53.879 euro publizitatean eta 30.013 eskenatokian. 2007ko manifestazioan gainera, iaz, Nafarroako banderaren defentsarako deitutakoan ere autobusak doan eskaini zituzten UPNkoek. Haietan, UPNk ordaindu zituen horietan autobus zerbitzuak eta oraingoan beste zera nahi dute: udalek ordain ditzatela zerbitzu horiek diru publikoarekin. Mozio bidez ari dira eskaera hori egiten eta oraingoz Nafarroako 80 udaletan eginen dute, UPNk ordezkaritza duen horietan.
Euskarafobia haizatzen
Iazko manifestazio deia egin zuten berberek egin dute ekainaren 2korako deia ere. Doble 12 elkartea da deitzaile nagusia. UPNrengandik oso gertu dagoen elkartea da eta Fernando Aranguren da presidentea. Horrez gain, Maribel Vals Vecinos de Paz taldeko kidea, Patxi Mendiburu edota Pepe Alfaro ere badaude deitzaileen artean.