"Nafarroako Gobernuaren egungo hizkuntz politika diskriminatzailearen aurreran (herritarren gehiengoa baztertzen du), manifestu hau sinatzen dugunok esan nahi dugu ez dugula euskararekiko fobiarik sentitzen", esaldi horrek irekitzen du gizarte zibileko zenbait entitatek sinatutako manifestua. "Euskara bada gure kulturaren parte. Ez genuke onartuko euskaraz aritzen direnak inolako diskriminaziorik jasatea, ez legalki, ez lan arloan ezta gizartean ere", gaineratu dute.
Euskara hitz egitea eta ikastea askatasunez eta errespetuz izatea nahi dutela gaineratu dute. Gaztelaniaz hitz egiten dutenen eta euskaraz hitz egiten dutenen artean begikotasunez aritzea nahi dutela gaineratu dute. "Herrialdean proportzionalki sustatu behar da euskara (Europako Hizkuntz Gutxituen Kartaren espirituari jarraiki), hau da, "herritar talde baten adierazteko modua euskarazkoa denean justifikatua legoke babeserako eta sustapenerako neurriak hartzea". Horrez gain, uste dute Kartak ere jasotzen duen bezala edozein hizkuntza politikak Europako Giza Eskubideen Konbentzioak djasoa duen 14. artikulua errespetatu beharko luke eta hizkuntza ezin daitekeela arrazoia izan inolako diskriminazioa egiteko.
"Ez gaude prest gaztelania gailentzen den gizarte batean, irekia eta demokratikoa dena, euskara bilakatu dadin baldintza lanpostu bat lortzeko edota laguntza publikoak eskuratzeko ezinbesteko baldintza izatea", nabarmendu dute.
Horiek guztiak direla eta, nafarrak deitu dituzte manifestazioan parte hartzera: "Adiskidetasunaren alde, errespetua, eskubide berdintasuna eta diskriminazioaren kontra, bai gaztelaniaz hitz egiten dutenekiko eta euskara hitz egiten dutenekiko." 'Berdintasunezko etorkizun baten alde', goiburua izanen du manifestazio horrek eta ekainaren 2an izanen da 18:00etan parlamentutik irtenda. Deitzaileak, gizarte zibileko entitateak dira, 2017an "Nafarroako bandera" defendatzera irten ziren berberak. UPNk ere bat egin du deialdiarekin.