Altsasuko gazteen aldeko manifestazioari sostengua azaldu diote hainbat pertsona ezagunek

Euskalerria Irratia 2018ko api. 13a, 09:22

Argazkia: Altsasukoen alde egindako mobilizazioa, artxiboko irudi batean.

Mirentxu Purroy kazetaria, Helena Taberna zuzendaria, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Joseba Ezkurdia pilotaria, Juan Kruz Lakasta kazetaria... asko dira bihar 17:30ean Golemetatik aterako den martxari babesa eman diotenak.

Konumikazio, kirol, kultura, akademia zein kirol munduko hainbat pertsonek bat egin dute Altsasuko gazteentzat "justizia" eskatuko duen manifestazioarekin. 

Azken asteotan, beste hainbatek azaldu diete babesa: hala nola, Nafarroako parlamentuak, UGTk ez beste sindikatu guztiek, Nafarroako gazte eragileek...

Hemen irakur daiteke atxikimendua eman duten norbanakoen zerrenda:

  • Pedro Miguel Etxenike (Fisikaria, Europako Fisika Elkarteko ohorezko kidea)
  • Montxo Armendariz (Zine-zuzendaria)
  • Helena Taberna (Zine-zuzendaria)
  • Carlos Garaikoetxea (Lehendakari ohia)
  • Daniel Innerarity (Filosofoa)
  • Mirentxu Purroy (Kazetaria)
  • Juan Martinez de Irujo (Pilotaria)
  • Fernando Rey (Itzultzailea)
  • Mariano Ferrer (Kazetaria)
  • Begoña Zabala (Emakume Internazionalista)
  • Miguel Sanchez-Ostiz (Idazlea)
  • Joseba Ezkurdia (Pilotaria)
  • Mikel Urmeneta (Ilustratzailea)
  • Txema Aranaz (Editorea)
  • Xabier Morras (Margolaria)
  • Dora Salazar (Eskultorea)
  • Jose Mari Esparza (Editorea)
  • Roldan Jimeno (Historialaria)
  • Lourdes Errazti (Zientzietako Aranzadi Elkarteko kidea)
  • Juan Kruz Lakasta (Kazetaria)
  • Xabi Otero (Argazkilaria)
  • Enrike Zelaia (Akordeoilaria)
  • Castillo Suarez (Idazlea)
  • Sagrario Aleman (Irakaslea)
  • Asier Aranguren (Kazetaria)
  • Fermin Balentzia (Musikaria)
  • Satur Leoz (Kazetaria)
  • Txabi Idoate (Margolaria)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!