Maria Solana: "Altsasuko gazteen aldeko manifestazioan izanen gara proportzionaltasuna aldarrikatzeko"

Euskalerria Irratia 2018ko api. 11a, 12:10

Maria Solana Gobernuko bozeramalea.

Nafarroako Gobernuak atzo parlamentuak onartutako adierazpena aztertu ondoren erabaki du larunbatean Iruñean izanen den manifestazioarekin bat egitea. Bozeramaleak berak hartuko du parte manifestazioan.

Nafarroako Gobernuak bat egin du larunbatean deitua dagoen manifestazioarekin. Altsasuko gazteen aldeko protesta izanen da 'Justizia. Ez da terrorismoa' leloa izanen duena. Maria Solana bozeramaleak esan du parlamentuan atzo onartutako adierazpena aintzat hartuta eta egoera zein den kontuan izanda manifestazioan parte hartzeko erabakia hartu dutela: "Gobernuaren bozeramale naizen aldetik nik neuk hartuko dut parte manifestazio horretan". Altsasuko Auzian proportzionaltasuna eskatuko dutela nabarmendu du Solanak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!