Nagore Laffage hil eta bederatzi urtera baldintzapean aske gelditu da Jose Diego Yllanes

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 26a, 09:26

>2008ko sanferminetan hil zuen Yllanesek Laffage. Homizidioagatik hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten. 
>2020. urtean psikiatria lanetan aritzeko aukera izanen du Yllanesek, kondena osoa bete ondoren. 

Baldintzapean aske gelditu da Jose Diego Yllanes. 2008ko sanferminetan Nagore Laffage hil ondoren 2009an hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zion epaileak homizidioa egotzita. Bederatzi urte espetxean eman ondoren kalean da Yllanes. 2020. urtetik aurrera psikiatria lanean aritzeko aukera ere izanen du, kondena osoa betea izanen duelako hemendik bi urtera. 

Hirugarren graduan izan da Yllanes duela hilabete batzuetatik martxoaren 16ra arte. Ordutik baina, ez du Gizarteratzeko Zentrora lo egitera joateko betebeharra izanen baldintzapean aske utzi baitute. Hilean behin joan beharko du eta modu horretan jarraimendua izanen du datozen bi urteetan. Epaileak jarritako mugak ez balitu beteko, orduan, "gogortu" eginen liokete egoera. 

Homizidioa egotzi zioten Yllanesi

2008an hil zuen Yllanesek Laffage. Sanferminak ziren eta gizonaren etxera joan zen bikotea. Laffage, harreman sexualik izan nahi ez zuelako hil zuen Yllanesek. Gero, emakumearen gorpua izkutatzen saiatu zen Erroibarreko herri batean. 2009an kondenatu zuten: hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion epaileak. Bederatzi urte egin ditu preso, horien artean, zenbait hilabete eman ditu hirugarren graduan, alegia, lotara baino ez zen joaten Gizarteratzeko Zentrora. Orain, baldintzapean aske dago martxoaren 16az geroztik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!