2008ko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage. 2009an izan zuen epaiketa eta 12,5 urteko zigorra ezarri zioten homizidioagatik. Zortzi urte eta hamaika hilabete eman ditu espetxean eta joan den ekainaren 5etik lo egitera baino ez da joaten kartzelara. Askatasun ia erabatekoan dago eta hirugarren gradua ezarri diote. Aragoiko espetxe segurtasuneko epaitegiak eskaini dio aukera hori. Zueran bete du kondenaren parte bat Yllanesek. Azaroan kondenaren hiru laurdenak bete zituen eta horrek eman dio aukera hirugarren gradua hartzera.
Ekainaren 5ean hirugarren gradua eskuratu zuelarik Aragoiko gizarteratze zentro batean eman zuen izena eta joan den ekainaren 12an atera zen.