Akusazioaren ondorioak ezagutaraziko dituzte gaur epaiketan, ate irekiekin

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 27a, 07:50

Ministerio Fiskalak 22 urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra eskatuko du eta emakumearen defentsak 24 urte eta bederatzi hilabeteko zigorra.

Bortxaketa egotzita bost gizon epaitzen ari dira egunotan Nafarroako Lurralde Auzitegian. Iazko sanferminetan emakume bat bortxatu zuten bost gizonezkoren artean eta joan den azaroaren 23an hasi zen eurak epaitzen ari diren epaiketa. Bi astez ate irekiekin egin dituzte saioak. Azken bi egunak ordea, gaur eta bihar ate irekiekin eginen dute: ondorioak, deliberazioak eta konklusioak emanen dituzte bi egunotan. Ondoren, epaiaren zain geratuko da epaiketa. 

Akusazioek euren txostenak aurkeztuko dituzte gaur eta bihar defentsen txanda izanen da. Eta gainera, epaiketaren azken egunean bost akusatuek azkeneko aldiz hartuko dute hitza. Berriz ere errugabetzat joko dituzte euren buruak, hala dago aurreikusia, eta euren denfentsarako abokatuak absoluzioa eskatuko du bostentzat. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!