Espainiak dio 2023rako egin nahi duela Nafarroan AHTa

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 28a, 07:58

Egun abian den 2010eko hitzarmena bertan behera utzi du aldebakartasunez eta beregain hartu du Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren afera. Manu Aierdik erantzun dena da herritarren interesak lehenesten segituko dutela. 

UPNk kezka agertu du beste behin Espainiako Kongresuan. Sustapen Ministroari egin dio galdera Abiadura Handiko Trenaren inguruan. Iñigo de la Sernak esan du 2023rako egin nahiko lukeela AHTa Nafarroan. Euskal Autonomia Erkidegoko Y-rekin lotura izanen duena eta Zaragozarekin bat eginen duen korridorea izanen dela jakinarazi du. Eta ohartarazi du: 2010eko hitzarmena bertan behera utzi duela eta beregain hartuko duela afera horren inguruko guztia. 

Garapen Ekonomikorako presidenteordeak, Manu Aierdik erantzun egin dio: nafarren interesak lehenetsiz segituko dutela defendatzen azpiegitura horretarako prestatua duten proposamena. Ez du ulertzen zergatik utziko duten bertan behera 2010eko hitzarmena: "Nafarroak betebeharrekin ez du hutsik egin". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!