Ba al zenekien Iruñetik bi ordu eta erdira kontzentrazio eremu bat izan zela?

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 27a, 08:53

Gurseko kontzentrazio esparruan egondakoei omenaldia eginen diete, larunbatean; 500 nafar inguru izan ziren eta, horregatik, Nafarroako Gobernuak, Parlamentuak eta Udalerrien Federazioak parte hartuko dute.

"Eraildakoen memoria familiekin eta Nafarroako instituzioekin konpartitu nahi dutenentzat eta askatasunarekiko eta giza eskubideekiko konpromisotik eta errespetutik bizikidetza eraiki nahi dutenentzat" prestaturiko ekitaldia izanen da. 

Bertan izanen dira Uxue Barkos Nafarroako presidentea, parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez eta Udalerrien Federazioko lehendakari Pablo Azkona. Gursen hildako nafarren omenez oroitarria jarriko dute.

Nafarroako ordezkariak ez ezik, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Akitania Berriko buru Alain Rousset ere hor izanen dira. Ekitaldiaren helburua: "Demokrazioaren eta askatasunaren balioak goraipatzea".

Frankismoaren biktimak

500 nafar horiek frankismoaren beste biktimetako batzuk izan ziren, zerrenda luzearen parte diren beste batzuk, fusilatuekin, jazarritako irakasleekin edota bortxatutako emakumeekin bat.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!