Frankismotik ihesi joan ziren horiek bukatu zuten Gurseko (Akitania) kontzentrazio eremuan; horietako asko, nafarrak: 500, hain justu. Frankismoaren beste biktimetako batzuk izan ziren, zerrenda luzearen parte diren beste bartzuk, fusilatuekin, jazarritako irakasleekin edota bortxatutako emakumeekin bat.
Orain, omenaldia eginen die Nafarroako Gobernuak, irailaren 30ean, Gurseko kontzentrazio esparruan bertan. Goboernuak bi helburu dauzka: bat, gizarte demokratiko batek memoriarekin daukan "konpromisoa" betetzea; eta bi, egia, justizia eta erreparazioa lortzea.
Familia gehiagoren bila
Publikoa izanen da ekitaldia eta hildakoen 40 familia guztiak gonbidatu dituzte; gehiago aurkitzeko bidean daude. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren webgunean izen zerrenda bat jarri dute Gursen egon ziren horien senideak aurkitzeko, eta telefono bat, erraztu: 848 42 65 22.