2016ko uztailaren 7an emakume batek salatu zuen bost gizonezkok bortxatu zutela. Azaroaren 13an 10:00etan hasiko da emakumea bortxatu zutenen aurkako epaiketa. Emakumeak eskatua zuen Justizia Jauregira bertaratu gabe deklaratu ahal izatea, baina, epaileak ebatzi du auzitegira jo beharko duela. Hori bai, ez du kontakturik izanen bost epaituekin, beste areto batean izanen dira akusatuak emakumearen deklarazioaren bitartean.