Iazko sanferminetan neska bat bortxatzeagatik preso dauden bost gizonak ez dira espetxetik irtengo

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 8a, 19:27

>Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak berretsi du "delitua berriz egiteko edo ihes egiteko arriskua" dagoela. 
>Bost gizonen defentsaren eskaera ez du aintzat hartu auzitegiak eta espetxean segituko dute.

Joan den uztailaren 14an ere erabaki bera hartu zuen Nafarroako Justizia Auzitegiak: 2016ko sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik preso dauden bost gizonek espetxean segituko dute. Gaur bertan eman du erabakiaren berri. Nabarmendu du auzitegiak ohar batean bost gizonak aske uzteak "delitua berriz errepikatzea edo ihes egitea" ekar dezakeela eta hortaz kartzelan segitzeko erabakia hartu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!