Nafarroako Lurralde Auzitegiak epaituko ditu Sanferminetako bortxaketarengatik inputatuta dauden bost akusatuak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 17a, 19:47

Sexu erasoen aukako ektaldia Sanferminetan. Arg: Ekinklik.

Epaileak auziaren instrukzio fasea amaitu du. Auziperatutako bost gizonak espetxean daude. 

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiak amaitu egin du sanferminetan emakume bati eginiko bortxaketa ikertzeko instrukzio fasea. Epaileak dokumentazio guztia igorriko dio orain Nafarroako Lurralde Auzitegiari, hark epaituko baitu auzia.

Auzipetuak espetxean daude sexu eraso eta indarkeriaz eginiko lapurreta delituak egotzita.

Uztailaren 7an, goizaldeko 3:00etan, Paulino Caballero kaleko atari batean  gertatu zen talde erasoa.  Biktima 18 urteko neska madrildar bat izan zen.  Salaketa jartzean biktimak emandako deskripzio fisikoari esker atzeman zituzten ustezko erasotzaileak.

Epaileak ustezko bost erasotzaileak espetxeratzeko agindua eman zuen, eta ikerketan zehar, Iruñeko epaileak beste eraso baten zantzuak topatu zituen. Zehazki, zantzuak topatu zituen adierazteko Iruñeko erasoagatik inputatutako bost gizonetatik lauk 21 urteko emakume bati sexu erasoa egin ziotela Kordoban Joan den maiatzean eta erasoa sakelako telefonoarekin grabatu eta partekatu zutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!