LGTBIQ+ aldarriek Iruñeko kaleak hartuko dituzte gaur

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 28a, 09:06

Ekainaren 28ko plataformak antolaturik, manifestazioa 19:00etan izanen da, autobus geltoki zaharretik abiatuta.

LGTBIQ+ Nazioarteko Eguna da gaurkoa, Harrotasun Eguna. Horregatik, mobilizazioa antolatu du Ekainaren 28ko plataformak, LGTBIQ+ komunitatearen defentsan. Manifestazioa autobus geltoki zaharretik abiatuko da, ohi bezala, 19:00etan. Lehenago, 18:30ean, oroimen historikoaren ekitaldia eginen dute. 

Zerbitzu publikoak martxan

Herri mugimenduaren deialdiaz ez ezik, udaleko ordezkariek elkarretaratzea eginen dute, udaletxeko plaza, 12:00etan. Gainera, 'Harrotu' LGTBIQ+ informazio eta arreta zentroa zabaldu berri du udalak.

Horrez gainera, LGTBIQ+ eskubideen aldeko deklarazioa onartu zuen Nafarroako Parlamentuak astelehenean, eta ortzadar koloreko bandera ipiniko du gaur balkoian.

LGTBIQ+ komunitatea diskriminatuta dagoela gogorarazi zuten, deklarazio instituzionalean, bai eta munduko hainbat tokitan, oraindik ere, heriotza zigorra existitzen dela, gay, lesbiana eta transexualentzat. Horregatik, LGTBI legea berria garatzeko, "beharrezko giza baliabide eta diru baliabide guztiak" jarriko dituztela onartu zuen legebiltzarrak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!