LGTBIQ+ eskubideen aldeko adierazpenak aurrera egin du parlamentuan. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezkerrak eta PSNk eman dute aldeko botoa. Abstenitu egin dira UPN eta PP.
LGTBIQ+ komunitatea diskriminatuta dagoela gogorarazi dute, bai eta munduko hainbat tokitan oraindik ere heriotza zigorra existitzen dela, gay, lesbiana eta transexualentzat. Horregatik, LGTBI legea berria gararzeko, "beharrezko giza baliabide eta diru baliabide guztiak" jarriko dituztela onartu dute, adierazpenaren bidez.
Halaber, parlamentuak adierazi du "eredugarria" izan nahi duela "diskriminazio ezan", eta babesa adierazi die sexu aukera edota genero identitatea direla eta erasoak jasan dituzten horiekin.