Altsasuko 9 auzipetuak bi edo hiru hilabete barru epaituko dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 9a, 08:19

Altsasun egindako protestetako bat. Arg:eitb.eus

> Gazteek jarritako errekurtsoak ebatzi gabe daude oraindik. 
> Iturri juridikoek diote gehienez hiru hilabeteren buruan epaituko dituztela Auzitegi Nazionalean.

Urriaren 15ean goizaledean izan ziren gertaerengatik Altsasuko bederatzi gazte daude auzipetuak. Guardia Zibilei eta euren bikotekideei eraso egiteagatik "terrorismo delitua" egozten diete. Bi edo hiru hilabete barru epaituko dituztela uste dute iturri juridikoek. Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Fernando Grande Marlaskaren aurrean deklaratu beharko dute. 

Epaiketaren eguna iritsi aurretik bi aldeek euren akusazioak eta defentsak aurkeztu beharko dituzte. Horretaz gain, bakoitzak bere kalifikazioak eta zigor eskaerak edo absoluzioa ere aurkeztu beharko dituzte. Oraindik gainera ebazteke daude akusatuen errekurtsoak eta horietako bat da hain zuzen preso dauden hiru gazteen ingurukoa: espetxetik ateratzeko eskatzen duena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!