Urriaren 15ean goizaledean izan ziren gertaerengatik Altsasuko bederatzi gazte daude auzipetuak. Guardia Zibilei eta euren bikotekideei eraso egiteagatik "terrorismo delitua" egozten diete. Bi edo hiru hilabete barru epaituko dituztela uste dute iturri juridikoek. Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Fernando Grande Marlaskaren aurrean deklaratu beharko dute.
Epaiketaren eguna iritsi aurretik bi aldeek euren akusazioak eta defentsak aurkeztu beharko dituzte. Horretaz gain, bakoitzak bere kalifikazioak eta zigor eskaerak edo absoluzioa ere aurkeztu beharko dituzte. Oraindik gainera ebazteke daude akusatuen errekurtsoak eta horietako bat da hain zuzen preso dauden hiru gazteen ingurukoa: espetxetik ateratzeko eskatzen duena.