Ikurrina jartzea "lege iruzurra" da Berriozarren, Lizarran, Lakuntzan, Etxarrin eta Leitzan ere

Euskalerria Irratia 2016ko uztailaren 1a

Argazkia: Berriozarko txupinazoko irudiak.

Iruñeko eta Tafallako festetan ikurrina ipintzea legez kanpokotzat jo ostean, Nafarroako Auzitegi Gorenak bateratu egin ditu ikurraren inguruko irizpideak. Ez dago helegitea aurkezterik.

EAEko agintariak ikurrina jarri ahal izateko gonbidatzea leporatu die epaitegiak Berriozarko, Lizarrako, Lakuntzako, Etxarri Aranazko eta Leitzako udalei. Haiek, aldiz, ziurtatu dute ikurrina jarri zutela EAEko agintariak zeudelako.

Argudioak argudio, legez kanpokotzat jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiak ekintza, "botere desbideratzea" dagoela argudiatuz. Asteazkenean, Iruñekoa eta Tafallakoa ere "lege iruzurra" direla esan zuen. Aurrekariak ezarrita daude, eta, kasuak banan banan aztertu behar badituzte ere, bateratu egin ditu Auzitegi Nagusiak irizpideak. Orain, badira aurrekariak eta litekeena da falta diren kasuetan antzeko epaiak argitaratzea.

Epaiek ez dute helegiterik onartzen. Orain, ikusteke dago zer gertatuko den ikurrinarekin Nafarroako hainbat herritako jaietan. Sanferminetan, Joseba Asiron alkateak adierazi du sententziarekin bat egiten ez duen arren, onartu eginen duela, eta bide beretik jo du Uxue Barkos presidenteak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!