"Ez diot ez dadila egon bandera balkoian, baizik eta seguru aski presentzia hori ezin izanen dela ofiziala izan", zehaztu du EH Bilduko parlamentari Adolfo Araizek. "Sinboloak pertsegitu" nahi dituzten horiek "kontent" egonen direla aipatu du, halaber, Ikurren Legea aldatu egin behar dela aldarrikatzearekin bat.
Ikurrniaren auzian, "herri erantzuna" izanen da, haren hitzetan; udalei dagokienez, "bakoitzak bere bidea urratu beharko du", askok oraindik sententziarik ez baitute jaso.
Nafarroako presidente Uxue Barkosek esan du "guztiz" beteko duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia. Betetzeak, ordea, ez du esan nahi alde dagoenik, eta hori azpimarratu nahi izan du Geroa Baiko politikariak.